jueves, 26 de septiembre de 2013

energia berriztagarriak bultzatu !

Jakin badakigu azken hiruilabetean elektrizitatearen prezioak berriz ere gora egin duela urtearen hasieran hainbeste igo ondoren! Eztakiguna eta gardentasuna falta duena kw-aren benetazko prezioa da.Benetan hainbeste ez duela balio esan arren esan beharra dago oraingo merkatu elektrikoa espekulazio onartu batean bilakatu dela. Hau erraz azaldu daiteke ekoizlea eta komerzializatzailea enpresa bera direla jakinda, beraz bere buruari saltzen dio. Horrez gain eta honetan dago espekulazioa, energiaren prezioa finkatzean dago denaren ardatza. Bertan enpresek nahi duten prezioa finkatzen dute, betiere irabazten ateraz. Hori gutxi balitz hiruilabetero bankuekin egiten dituzten billeretan ere irabazten ateratzen dira. Gutxi gora bera 500 milioi euro gehiago pagatzen dugu espainiarrek energiak balio duena baino. Energia berriztagarriak merkeago daudenez, enpresa handiek hauen aurka daude azken urteetan eta jadanik ezta errentagarri irteten sarera konektatutako instalazioa egitea. Gogorarazten dut 2000 hamarkadan instalazioa egiteagatik pagatu egiten zutela eta ekoizpena ere ongi pagatzen zutela. Instalazioak jartzeko aukera bakarra sarera konektatu gabeko bat egitea da konsumo propiorako edo talde bat sortzea denen artean sociedade batean instalazioa egin eta erabiltzea.
Enpresa handiak energi berriztagarrien aurka egonik, gobernua ere haien mesedean legedia aldatzen ari da.
Dakigunez energia berriztagarriak energia berberaa konsumo eta zabor gutxiagorekin sortzen dute eta naturako elementuak erabiltzen ditu. Beraz erakus dezaiegun enpresa handi eta gobernuari etorkizuna energia berriztagarrietan dagoela eta defendi dezagun ona dena, gainera jakinda espekulatzaile batzuk direla.

jueves, 19 de septiembre de 2013

Tolosaldea institutoko M05 gelako berokuntza instalazioei eta galdarei argazkiak atera eta beraien ekipamenduen identifiakzioa egiten ari gara M06 moduloan.