miércoles, 12 de febrero de 2014

Maketa didaktikoa

Kaixo, tolosaldeako mantenimenduko ikasleak gara eta maketa didaktikoa egitea egokitu zaigu, bertan airea deshumidufikatzeko eta tenperatura desberdinak lortzeko "klimatizadore" instalazioa egingo dugun.

Hau lortzeko, egurrezko kaja bat erabiliko dugu eta bertan instalazioa egingo dugu. Kajaren barruan lurrungailua eta kondentsagailu bat jarriko ditugu eta gainealdea konpresorea, beste kondentsagailua eta gainerako elementuak.

Hau dena egiteko eskema hidraulikoaz lagunduta hastea da egokiena akatsik ez egiteko. Erabili ditugun funtzio teknikoak soldatzea eta abokardatzea izan dira.

Horrez gain sistemaren funtzionamendua nahieran jartzeko muntai elektrikoa ere egin behar zaio, honetarako lehenik eskema eginda edukiz. Bertan ikusikoda nola termoestatoaren aginduz  hoztu nahi dugunean kanpoko kondentsagailua, lurrungailua eta hauei dagozkien elementuak jarriko direla martzan eta aire epela nahi dugunean barruko kondentsagailua, lurrungailue eta hauei dagozkien elementuak jarriko direla martxan.

Azkenik instalazioa martxan jarri aurretik estankotasun froga eta huts froga egin genituen eta hondoren hoztailea sartu, horrela instalazioa martxarako prest legoke.

jueves, 21 de noviembre de 2013

instalazioen mantenimendu prebentiboko koadernoa.

Instalazio termikoak egin eta martxan jarri ondoren, jakina da bertako elementuai mantenimendua egin behar zaiela. Instalazioaren eta bertako elementuen arabera prebentiboko ariketak "RITE ( http://www.minetur.gob.es/energia/desarrollo/EficienciaEnergetica/RITE/Reglamento/1RD1027_07.pdf )" -k agintzen dituen araberakoak izango dira eta horrez gain dokumentu teknikoetan ( http://www.idae.es/index.php/mod.documentos/mem.descarga?file=/documentos_10540_Mantenimiento_instalaciones_termicas_GT1_07_d97da097.pdf ) gomendatzen diren araberakoak.

Bertako dokumentuetatik ateratako datuak jarraituz gure elementuen prebentiboa egitera joan ahal izango dugu gure instalaziora eta hartu beharreko datuak erregistro orrietan apuntatuko ditugu. Hauek baterik, jada edozein tekniko joanda ere jakin dezake instalazioaren istoriala eta nondik norakoa guztiak.

Gu, ikasleok, asignaturiko instalazio bat hartu eta lehen azaldutako prebentiboko ariketak bilduko dituen koadernoa hari gara egiten.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Topikeko lehen eguneko esperientzia!

Tolosako energiaren jardunaldiak direla medio, atzo eta gaur 6 etatik 7 etara topiken egon gara etxe barruan energia nola aurreztu aholkuak emanez.

Atzoko experientzia positiboa izan zen guretzat, bertan jendaurrean praktika artzen joan giñen gutxinaka eta gaurko prestatuago gaude.

Tolosako energiaren jardunaldiak oso interesgarriak hari dira izaten, atzo "el super"-en hitzaldiarekin eta gaur ere kalibre horretako teknikoen itzaldia egongo da eta gu ere bertan izango gara.

lunes, 11 de noviembre de 2013

energiaren asterako prestatzen

Aurrekoan azaldu genuen bezala topic-eko presentazioak gero eta bertago dauzkagu eta hauek ondo egiteko prestaketetan hari gara.

Gure gaia argiteria zenez, lanpara desberdinak lortu ditugu eta egoki dokumentatzen hari gara hauei buruz, horrela bisitariei informazio egokia emateko.

jueves, 7 de noviembre de 2013

Energiaren astea, tolosako topic eraikuntzan

Kaixo, gaurko blogean Tolosako Topic eraikuntzan egin behar dugun lanari buruz hitzegin behar dugu. Tolosako energia astea dela eta, bertako Topic eraikuntzan, etxe barruan energia nola aurreztu eta efizientzia energetikoari buruzko hitzaldiak izango dira. Bertan, ikasleok, etxeko gailu eta elementuei buruz hitz egingo dugu, kontsumoari buruzko aholku egokiak emanez. 
          Horrez gain, etxe barruko gailuak edo elementuak kontrolatzeko aparailua ere aurkeztuko dugu. Honek, " Planner " dauka izena eta etxean energia aurrezten laguntzeaz gain segurtasun gailua ere bada.
     
          Beraz, Tolosaldeako ikasle garenok azaroaren 13,14,15-ean Topic eraikuntzan egongo gara azalpen interesgarriak emateko prest.
 
      Animatu zaiztezte, prest egongo gara dakigun guztia emateko!

martes, 29 de octubre de 2013

Guri egokitutako instalazioaren Mpp koadernoa

Gure instalazioaren prebentzioa eta datuak artzeko eragiketak egiteko dokumentuez gain, gure instalazioak ere azalduko dira koaderno honetan. Honekin gure instalazioaren datuak artzeko moduko koadernoa lortu nahi da. Beraz, gaur koadernoa egiteko planifikazioa egin dugu eta gure mpp koadernoa osatzen hasi gara.

Muntatze prozesuaren azalpena

Gure muntai plana bukatzeko, gure istalazioaren muntatze prozesua azaldu dugu ahalik eta era sinplenean, horrela edozeinek ulertu dezan.