jueves, 7 de noviembre de 2013

Energiaren astea, tolosako topic eraikuntzan

Kaixo, gaurko blogean Tolosako Topic eraikuntzan egin behar dugun lanari buruz hitzegin behar dugu. Tolosako energia astea dela eta, bertako Topic eraikuntzan, etxe barruan energia nola aurreztu eta efizientzia energetikoari buruzko hitzaldiak izango dira. Bertan, ikasleok, etxeko gailu eta elementuei buruz hitz egingo dugu, kontsumoari buruzko aholku egokiak emanez. 
          Horrez gain, etxe barruko gailuak edo elementuak kontrolatzeko aparailua ere aurkeztuko dugu. Honek, " Planner " dauka izena eta etxean energia aurrezten laguntzeaz gain segurtasun gailua ere bada.
     
          Beraz, Tolosaldeako ikasle garenok azaroaren 13,14,15-ean Topic eraikuntzan egongo gara azalpen interesgarriak emateko prest.
 
      Animatu zaiztezte, prest egongo gara dakigun guztia emateko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario