jueves, 21 de noviembre de 2013

instalazioen mantenimendu prebentiboko koadernoa.

Instalazio termikoak egin eta martxan jarri ondoren, jakina da bertako elementuai mantenimendua egin behar zaiela. Instalazioaren eta bertako elementuen arabera prebentiboko ariketak "RITE ( http://www.minetur.gob.es/energia/desarrollo/EficienciaEnergetica/RITE/Reglamento/1RD1027_07.pdf )" -k agintzen dituen araberakoak izango dira eta horrez gain dokumentu teknikoetan ( http://www.idae.es/index.php/mod.documentos/mem.descarga?file=/documentos_10540_Mantenimiento_instalaciones_termicas_GT1_07_d97da097.pdf ) gomendatzen diren araberakoak.

Bertako dokumentuetatik ateratako datuak jarraituz gure elementuen prebentiboa egitera joan ahal izango dugu gure instalaziora eta hartu beharreko datuak erregistro orrietan apuntatuko ditugu. Hauek baterik, jada edozein tekniko joanda ere jakin dezake instalazioaren istoriala eta nondik norakoa guztiak.

Gu, ikasleok, asignaturiko instalazio bat hartu eta lehen azaldutako prebentiboko ariketak bilduko dituen koadernoa hari gara egiten.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Topikeko lehen eguneko esperientzia!

Tolosako energiaren jardunaldiak direla medio, atzo eta gaur 6 etatik 7 etara topiken egon gara etxe barruan energia nola aurreztu aholkuak emanez.

Atzoko experientzia positiboa izan zen guretzat, bertan jendaurrean praktika artzen joan giñen gutxinaka eta gaurko prestatuago gaude.

Tolosako energiaren jardunaldiak oso interesgarriak hari dira izaten, atzo "el super"-en hitzaldiarekin eta gaur ere kalibre horretako teknikoen itzaldia egongo da eta gu ere bertan izango gara.

lunes, 11 de noviembre de 2013

energiaren asterako prestatzen

Aurrekoan azaldu genuen bezala topic-eko presentazioak gero eta bertago dauzkagu eta hauek ondo egiteko prestaketetan hari gara.

Gure gaia argiteria zenez, lanpara desberdinak lortu ditugu eta egoki dokumentatzen hari gara hauei buruz, horrela bisitariei informazio egokia emateko.

jueves, 7 de noviembre de 2013

Energiaren astea, tolosako topic eraikuntzan

Kaixo, gaurko blogean Tolosako Topic eraikuntzan egin behar dugun lanari buruz hitzegin behar dugu. Tolosako energia astea dela eta, bertako Topic eraikuntzan, etxe barruan energia nola aurreztu eta efizientzia energetikoari buruzko hitzaldiak izango dira. Bertan, ikasleok, etxeko gailu eta elementuei buruz hitz egingo dugu, kontsumoari buruzko aholku egokiak emanez. 
          Horrez gain, etxe barruko gailuak edo elementuak kontrolatzeko aparailua ere aurkeztuko dugu. Honek, " Planner " dauka izena eta etxean energia aurrezten laguntzeaz gain segurtasun gailua ere bada.
     
          Beraz, Tolosaldeako ikasle garenok azaroaren 13,14,15-ean Topic eraikuntzan egongo gara azalpen interesgarriak emateko prest.
 
      Animatu zaiztezte, prest egongo gara dakigun guztia emateko!