jueves, 21 de noviembre de 2013

instalazioen mantenimendu prebentiboko koadernoa.

Instalazio termikoak egin eta martxan jarri ondoren, jakina da bertako elementuai mantenimendua egin behar zaiela. Instalazioaren eta bertako elementuen arabera prebentiboko ariketak "RITE ( http://www.minetur.gob.es/energia/desarrollo/EficienciaEnergetica/RITE/Reglamento/1RD1027_07.pdf )" -k agintzen dituen araberakoak izango dira eta horrez gain dokumentu teknikoetan ( http://www.idae.es/index.php/mod.documentos/mem.descarga?file=/documentos_10540_Mantenimiento_instalaciones_termicas_GT1_07_d97da097.pdf ) gomendatzen diren araberakoak.

Bertako dokumentuetatik ateratako datuak jarraituz gure elementuen prebentiboa egitera joan ahal izango dugu gure instalaziora eta hartu beharreko datuak erregistro orrietan apuntatuko ditugu. Hauek baterik, jada edozein tekniko joanda ere jakin dezake instalazioaren istoriala eta nondik norakoa guztiak.

Gu, ikasleok, asignaturiko instalazio bat hartu eta lehen azaldutako prebentiboko ariketak bilduko dituen koadernoa hari gara egiten.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Topikeko lehen eguneko esperientzia!

Tolosako energiaren jardunaldiak direla medio, atzo eta gaur 6 etatik 7 etara topiken egon gara etxe barruan energia nola aurreztu aholkuak emanez.

Atzoko experientzia positiboa izan zen guretzat, bertan jendaurrean praktika artzen joan giñen gutxinaka eta gaurko prestatuago gaude.

Tolosako energiaren jardunaldiak oso interesgarriak hari dira izaten, atzo "el super"-en hitzaldiarekin eta gaur ere kalibre horretako teknikoen itzaldia egongo da eta gu ere bertan izango gara.

lunes, 11 de noviembre de 2013

energiaren asterako prestatzen

Aurrekoan azaldu genuen bezala topic-eko presentazioak gero eta bertago dauzkagu eta hauek ondo egiteko prestaketetan hari gara.

Gure gaia argiteria zenez, lanpara desberdinak lortu ditugu eta egoki dokumentatzen hari gara hauei buruz, horrela bisitariei informazio egokia emateko.

jueves, 7 de noviembre de 2013

Energiaren astea, tolosako topic eraikuntzan

Kaixo, gaurko blogean Tolosako Topic eraikuntzan egin behar dugun lanari buruz hitzegin behar dugu. Tolosako energia astea dela eta, bertako Topic eraikuntzan, etxe barruan energia nola aurreztu eta efizientzia energetikoari buruzko hitzaldiak izango dira. Bertan, ikasleok, etxeko gailu eta elementuei buruz hitz egingo dugu, kontsumoari buruzko aholku egokiak emanez. 
          Horrez gain, etxe barruko gailuak edo elementuak kontrolatzeko aparailua ere aurkeztuko dugu. Honek, " Planner " dauka izena eta etxean energia aurrezten laguntzeaz gain segurtasun gailua ere bada.
     
          Beraz, Tolosaldeako ikasle garenok azaroaren 13,14,15-ean Topic eraikuntzan egongo gara azalpen interesgarriak emateko prest.
 
      Animatu zaiztezte, prest egongo gara dakigun guztia emateko!

martes, 29 de octubre de 2013

Guri egokitutako instalazioaren Mpp koadernoa

Gure instalazioaren prebentzioa eta datuak artzeko eragiketak egiteko dokumentuez gain, gure instalazioak ere azalduko dira koaderno honetan. Honekin gure instalazioaren datuak artzeko moduko koadernoa lortu nahi da. Beraz, gaur koadernoa egiteko planifikazioa egin dugu eta gure mpp koadernoa osatzen hasi gara.

Muntatze prozesuaren azalpena

Gure muntai plana bukatzeko, gure istalazioaren muntatze prozesua azaldu dugu ahalik eta era sinplenean, horrela edozeinek ulertu dezan. 

martes, 22 de octubre de 2013

Instalazioaren elementu osagarriak

Gure muntai plana aurrera doa eta horrekin batera lana hobetzen haritu gara. Testuaz aparte azalpenetan irudiak sartu ditugu arinagoa izan dadin irakurlearentzat. Horrez gain instalazioko elementu osagarriak azaltzen hasi gara eta hau ere ahalik egokien azaltzen ari gara .

jueves, 17 de octubre de 2013

Instalazioaren irudia



Hona hemen gure instalazioaren argazki  bat eta haren planoa. Instalazio au tolosaldea institutuan aurkitzen da eta 5 galdaraz dago osatua. Gure lana honen muntai plana egitea da.


jueves, 10 de octubre de 2013

Muntai plana

Aste honetan gure instalazioaren muntaia nola egin liteken azaltzen gabiltza, horretarako eskema egin dugu autocad programan eta hura deskribatzen hari gara.

jueves, 26 de septiembre de 2013

energia berriztagarriak bultzatu !

Jakin badakigu azken hiruilabetean elektrizitatearen prezioak berriz ere gora egin duela urtearen hasieran hainbeste igo ondoren! Eztakiguna eta gardentasuna falta duena kw-aren benetazko prezioa da.Benetan hainbeste ez duela balio esan arren esan beharra dago oraingo merkatu elektrikoa espekulazio onartu batean bilakatu dela. Hau erraz azaldu daiteke ekoizlea eta komerzializatzailea enpresa bera direla jakinda, beraz bere buruari saltzen dio. Horrez gain eta honetan dago espekulazioa, energiaren prezioa finkatzean dago denaren ardatza. Bertan enpresek nahi duten prezioa finkatzen dute, betiere irabazten ateraz. Hori gutxi balitz hiruilabetero bankuekin egiten dituzten billeretan ere irabazten ateratzen dira. Gutxi gora bera 500 milioi euro gehiago pagatzen dugu espainiarrek energiak balio duena baino. Energia berriztagarriak merkeago daudenez, enpresa handiek hauen aurka daude azken urteetan eta jadanik ezta errentagarri irteten sarera konektatutako instalazioa egitea. Gogorarazten dut 2000 hamarkadan instalazioa egiteagatik pagatu egiten zutela eta ekoizpena ere ongi pagatzen zutela. Instalazioak jartzeko aukera bakarra sarera konektatu gabeko bat egitea da konsumo propiorako edo talde bat sortzea denen artean sociedade batean instalazioa egin eta erabiltzea.
Enpresa handiak energi berriztagarrien aurka egonik, gobernua ere haien mesedean legedia aldatzen ari da.
Dakigunez energia berriztagarriak energia berberaa konsumo eta zabor gutxiagorekin sortzen dute eta naturako elementuak erabiltzen ditu. Beraz erakus dezaiegun enpresa handi eta gobernuari etorkizuna energia berriztagarrietan dagoela eta defendi dezagun ona dena, gainera jakinda espekulatzaile batzuk direla.

jueves, 19 de septiembre de 2013

Tolosaldea institutoko M05 gelako berokuntza instalazioei eta galdarei argazkiak atera eta beraien ekipamenduen identifiakzioa egiten ari gara M06 moduloan.